XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kapitulu honetan beste iturburutatik datorren informazioa Writing Assistant-en bidez sortutako dokumentuekin nola konbina daitekeen erakusten da.

Prozedura honi esker Assistant saileko beste programa batzuek hala nola Filing Assistant, Reporting Assistant eta Graphing Assistant-ek sortutako fitxategiak erabil daitezke.

ASCII fitxategi arruntetatik datozen datuekin ere lan egin dezake, Edlin edo Personal Editor programek sortzen dituztenekin adibidez, formatu-kode berezirik ez baldin badute behintzat.

Filing Assistant fitxategietako datuak erabiliz, gutun pertsonalizatuak ere egin daitezke, nahi den hartzaile-multzoa aukeratzen baldin bada.

Adibide-disketean bada Filing Assistant fitxategi bat eta beste zenbait dokumentu, ariketetan erabiltzeko.

Adibide horietan datu-fitxategi batetik abiatuz gutun pertsonalizatuak nola egin edo dokumentu bati lehendik gordea dugun beste bat nola erantsi erakusten da.

Prozedura bat baino gehiago dago Writing Assistant dokumentu bati beste iturburu batzuetatik datorren materiala eransteko.

Laneko kopian dagoen dokumentuari fitxategi bateko edukina gehitu nahi badiogu, teklak erabil daitezke edo inprimatzerakoan fitxategiak eransteko, erabil daiteke BATERATU komandoa.

GRAFIKOA komandoa Writing Assistant dokumentu batean grafiko bat edo gehiago eransteko erabil daiteke.

Ondoko sailetan funtzio horiek burutzeko behar diren prozeduren berri ematen da.

Laneko kopiari fitxategiak erantsi

Writing Assistant-ek dokumentu batekin testuzko edozein fitxategi konbinatzeko modua ematen du.

Horretarako prozedura laneko kopian dagoen dokumentuari diskoko fitxategi bat gehitzea izaten da.

Era horretara sar daitezke testu finko maiz errepikatuak, paragrafo tipoak deitzen direnak, edo Reporting Assistant-ez sortutako txosten bat.

Gehitu den fitxategia laneko kopian dagoenean, teklatuaren bidez sartu izan balitz bezalaxe editatu ahal izango da.